XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskal preso ohi bati dirua eman diote kalteordain gisa

Maite Andree Etxeberria euskal preso politiko ohiari 30.000 liberako (540.000 pezeta inguru) kalteordaina ematea onartu dio Pariseko Assises Justizia Gorteari lotua den batzorde nazionalak.

Egitura honek erabakitzen du errurik gabe utziak izandako presoei kalteordain bat ematen zaien edo ez eta bere erabakiak argudiatu gabe geratzen dira.

Maite Etxeberria 1988ko abenduaren 13an atxilotu zuten bere bizilagunarekin batera, Michel Legrand epailearen aginduz, Pariserat eraman zituzten eta preso egon ziren 1989ko martxoaren 24a arte.

Askatu zituztenetik 1990eko azaroaren 26ra arte Justiziaren kontrolapean egon ziren eta honen arabera astean behin izenpetu behar zuten gendarmeria batean.

Michel Legrand auzibide epaileak hartutako erabaki baten ondorioz errurik gabe utziak izan ziren auzian azaldu aurretik.

Hala beraz, 1991ko urtarrilaren 21etik otsailaren 1era Parisen iraun zuen Ipar Euskal Herriko hamasei abertzaleren epaiketaren barne ez zeuden izan.